Tailleferre, Germaine
Frantses musikagilea eta pianista (Parc-Saint-Maur, 1892 - Paris, 1983). Seien taldeko kide izan zen. Parisko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Geroago, Ch. Koechlinen eta M. Ravelen ikasle izan zen. Lan aipagarriak dira: balletak: Les Mariés de la tour Eiffel (1921), Jean Cocteau-rena, eta Marchand d’oiseaux (1923); 6 Chanson français (1930); bi kontzertu ahots eta orkestrarako; harizko tresnetarako kuarteto bat; bi sonata piano eta biolinerako (1924-1952); Il était un petit navire (1951), opera komikoa; La Petite Sirène (1957), opera; pianorako lan ugari, antzerkirako musika eta filmetarako musika.