Tairov, Aleksandre Yakovlevitx
Errusiar antzerki zuzendaria eta ekoizlea (Romny, Errusia, 1885 - Mosku, 1950). 1913-1914. urteetan Moskuko Antzoki Librearen zuzendari izan zen. Ondoren, 1914-1949 urteetan, Kamerny Antzokiko sortzaile eta zuzendari-ekoizle izan zen Moskun; hura izan zen Iraultza garaian Moskuko Arte Antzokiko lehiakide nagusia. Sobietar Batasunak Estatu Batuekin harremanak etenak zituen garaian, Eugene O’Neill Estatu Batuetako antzerkigilearen lanak aurkeztu zituen Moskun. Tairov abangoardia zalea zen, batez ere antzezlekuari zegokionez. Bestalde, garrantzi handia ematen zion antzezlearen prestakuntzari. 1934. urtean aurkeztu zuen Vishnevski-ren Tragedia optimista antzerki sozialista errealistaren gailurra izan zen.
- taino
- Taipei
- taipeitar
- Taiping
- Taira
- Tairov, Aleksandre Yakovlevitx
- tai-txi
- tai-txi txuan
- taiu*
- taiu, taju
- Taiwan