Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taira

(Heike ere deitua). XI-XII. mendeetan, Minamoto familiaren aurkako gerretan jardun zuen japoniar familia feudala. Bi ahaide nagusien arteko borroka horiek berealdiko garrantzia izan zuten Japonia osoan, XII. mendean batez ere, eta gerra lazgarri haren oroitzapenak indartu zuen XIII. mendetik aurrera shogunen aginpidea. Taira Kiyomori izan zen familia horretako buruzagi nagusia. 1185. urtean erabat menderatu zuen Minamoto familiaren gudarosteak Taira-rena Dannura-ko guduan. v Taira Kiyomori. Japoniar jaun feudala eta militarra (Japonia, 1118 - Kyoto, 1181). Taira-ko ahaide nagusien buruzagia izan zen 1153. urtetik aurrera, eta aginpide handia izan zuen Japoniako enperadorearen gortean. Minamoto familia menderatu zuen eta aurre egin zien enperadoreari eta erlijio agintariei. Hil ondoren (1181) hasi zen Taira familiaren gainbehera.