Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

taino

iz. eta izond. Karibe itsasoko uharteetako arawak familiako indiarra. Espainiarrak iritsi aurretik Hispaniola, Puerto Rico, Kuba eta Karibeko beste uharteetan zabaldurik zeuden tainoak. Espainiarrak iritsi eta ehun urte baino lehen guztiak hilik ziren, esklabotasunaren eta lehendik haien artean ezagutzen ez ziren gaixotasunen ondorioz.