Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Taimir

edo Taymyr. Errusiako errepublikako iparraldeko okrug edo herrialde autonomoa, Siberiako iparraldean, Krasnoirask-eko kray edo lurralde autonomoaren iparraldean, Ozeano Artikoaren ertzean (Kara eta Laptev itsasoen artean). 862.100 km2 eta 51.000 biztanle. Hiriburua: Dudinka. Herrialdearen barnean dago, halaber, Severnaia Zemla uhartea. Eurasiako lurren artean, Iparburutik hurbilen dagoen lurraldea da. Oso jende gutxi bizi da eta hiru hiri aipagarri baizik ez ditu: Dudinka hiriburua, Dikson portu-hiri txikia Kara itsasoaren ertzean, Ienisei ibaiaren bokalean; eta Nordvik portu-hiria, Kathanga-ko golkoan, Laptev itasoaren ertzean. v Taimir-ko penintsula. Errusiako errepublikako iparraldeko penintsula, Siberiako iparraldean, Taimir-ko okrug edo herrialde autonomoaren iparraldean, Ozeano Artikoaren ertzean. 400.000 km2 inguru.