Swedenborg, Emmanuel
Suediar mistikoa, filosofoa eta zientzialaria (Stockholm, 1688 - Londres, 1772). Urte askotan idatzi zuen zientzia gaiez. Kristalografiaren hastapenak ezarri zituen eta geologiaren aurrerabidea bultzatu zuen. Meditazioan murgildu zen eta Bibliaren interpretazioa egiten ahalegindu zen. Sekta berezietan antolatu ziren ikasle ugari izan zituen, Ingalaterran batez ere, “Jerusalem Berriko Eliza” izena hartu zutenak. Lan aipagarriak ditu: Principia rerum Naturalium (1734); Regnum animale (1744-1745); Arcana Coelistia (1747-1758); Vera Christiana Religio (1771).