Sverdlovsk
Errusiako hiria, izen bereko eskualdeko hiriburua, Ural mendien ekialdean, Isset ibaiaren haranean. 1331000 biztanle (1987); Sverdlovsk eskualdeak 194.700 km2 eta 4.376.000 biztanle ditu. Garrantzi handiko kultura gunea da. Ekonomia jarduera nagusiak meatzeak, industria siderurgikoak eta kimika olak dira. 1721ean sortu zen eta izena Iakov Mijailovich Sverdlov errusiar iraultzaren izenetik datorkio. 1918ko uztailean boltxebikeek han fusilatu zituzten Nikolas II.a tsarra eta haren familia.