suziri
iz. Barnean erretzen den bolboraren edo erregaiaren gasek bultzaturik higitzen den jaurtigaia. ◊ Jaietan eta jaurtikitzen direnak. v Antzina, artifiziozko su gisa erabili zen eta batzuetan gerra ekintzetarako edo beste eginkizun batzuetarako: bizitzak salbatzeko suziria edo posta suziria, besteak beste. Suziriak ez du kanpoko laguntzarik behar higitzeko, erretzen ari diren gaien gasak nahikoak baitira bultzatzeko. Horregatik, erredurari arrotzak zaizkion inguruetan erabil daiteke, urpean eta espazioan, adibidez. Gaur egun, gerra ekintzetan erabiltzen da oraindik ere gudu eremua argitzeko edo gauean seinaleak igortzeko, baina batez ere, misilak egiteko.