Stauffenberg, Claus
Alemaniar militarra (Jettingen, Augsburgo, 1907 - Berlin, 1944). Estatu Nagusiko ofiziala izan zen eta, besteak beste, Polonian, Frantzian eta Sobietar Batasunean borrokatu zen, baina, borroka haietan izandako zauriak zirela eta, erreserbara erretiratu behar izan zuen. Hitler hiltzeko antolatu zen konplot bateko buruzagietako bat izan zen, eta Stauffenbergek berak Hitler hiltzeko ardura hartu zuen bere gain. 1944an atentatu bat egin zuen (bonba bat ezarri zuen Hitlerrek eta beste zenbait ofizialek bilera bat egin behar zuten kuartelean) eta atentatuaren ondoren, Hitler hila zelakoan, Berlina abiatu zen gobernua hartzera; atentatua, ordea, ez zen ongi atera eta Berlinen atxilotu eta hil zuten.