Starck, Philippe
Frantses arkitektoa eta diseinatzailea (Paris, 1949). Altzari diseinatzaile gisa eta etxe barruetako arkitekto gisa lan egiten du batez ere. Ezaguna da Parisko Bains-douches (1978), Café Costes (1984), la Cigale (1987) lanengatik, eta baita Elyséeko jauregiko apartamentu pribatuetako dekorazioarengatik eta altzarien diseinuagatik (1982). Tokion Kafetegi Mistikoa (1987) eta hainbat bulego-eraikin egin ditu (1988-1990). Hong-Kongen Penintsula jatetxeko dekorazioa moldatu du (1994), Mexikon Antzokia (1995) eta Miamin Delano hotela (1995). Horrez gainera, arkitekto gisa lan egin du Laguiole lantegirako (1988) eta Parisko dekorazio arteen eskola nazionalerako (1995). Hainbat erakusketatan haren lanak erakutsi dituzte bai Frantzian bai atzerrian: Stark Architectures (Anberes, 1993), Is Stark a Designer? (Londres, 1993), Design miroir du siècle (Paris, 1993).