Stark, Johannes
Alemaniar fisikaria (Schickenhof, Baviera, 1874 - Traunstein, 1957). Hannover-en, Aachen-en, Greifswald-en eta Würzburg-en irakasle izan zen. Gasetan izaten diren deskarga elektrikoei buruz lan garrantzitsuak egin zituen, izpi kanalizatuetan gertatzen den Doppler efektua aurkitu zuen (1905), eta 1913an bere izena duen efektua; azken honek eragin handia izan zuen quantum-en teoriaren garapenean. 1919an Fisikako Nobel saria jaso zuen.