Stanley, Wendell Meredith
Estatu Batuetako biokimikaria (Ridgeville, Indiana, 1904 - Salamanca, Espainia, 1971). Illinois-eko unibertsitatean egin zuen doktoretza, eta Berkeley-ko unibertsitatean irakasle izan zen 1948. urteaz geroztik. Kimika organikoan lana egin ondoren, birusen azterketan jardun zuen; lan horietan tabako landareetan mosaikoa sortzen zuen birusa bakartu zuen kristal egoeran 1935. urtean, bere molekula egitura aztertuz. 1930ean azido nukleikoa bakartzera eta gripearen birusa laborategian ugaltzera bideratu zituen ahaleginak. 1946an Kimikako Nobel saria jaso zuen J. H. Northrop-ekin eta J. B. Sumner-ekin batera.