Stanley mendiak
Ruwenzori mendietako mendi saila, Zaire eta Ugandaren arteko mugan, Afrikako ekialde-erdialdean. Ruwenzori mendietako mendi sail garaiena da, eta 10 mendi garaienetatik 9 han daude (4.900 m baino gehiagokoak), mendikateko garaiena barne (Margherita mendia, 5.117 m). H. Morton Stanley bidaiaria izan zen mendi sail horretara iritsi zen lehen europarra, 1888an.