Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Srong-Brtsan-Sgam-Po

Tibeteko erregea (?, 608 inguruan - ?, 650 inguruan). Tibeteko historiako lehen erregea. 630. urte inguruan eskuratu zuen erregetza. Nepal eta Indiako eta Txinako parte batzuk eskuratu eta Tibeteko erreinuaren mendeko lurralde egin zituen. Tibeteko hiru printzesarekin ezkondu eta hala Tibeteko leinuak batzea lortu zuen, eta budismoa Tibeteko inperioan hedatu zuen (bi emazte budista izan zituen, nepaldarra bata eta txinatarra bestea). Lhasan Gautama Budaren omenezko tenplua eraiki zuen, gerora budismo tibetarraren gune sakratu nagusia izan zena.