Stack, Robert
Estatu Batuetako antzezlea (Los Angeles, 1918). Hasieran galai rolak bete zituen. 1951z gero pertsonaia bortitz eta nahasiak gorpuztu zituen, eta zuzendari ospetsuen filmetan lan egin zuen: Lubitsch-en To Be or not To Be (1942), Boetticher-en The Bullfighter and the Lady (1951), Wellman-en The High and the Mighty (1954), Tourneur-en Great Day in the Morning (1956), Fuller-en House of Banboo (1957), Sirk-en Written on the Wind (1956, Haizean idatzia). Telebistako izar bihurtu zen Untouchables telesailean Elliot Ness poliziaren pertsonaia antzeztuz. Geroztik telebistan eta zineman lanean jarraitu du.