Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Srinagar

India iparraldeko hiria, Jammu eta Kaxmir-eko estatuetako udako ihiriburua. Kaxmir-eko haranean dago, nekarazitzako eremu oparo baten erdian, Jhelum ibaiaren ertzean, 1.600 m-ko garaieran. 531.094 biztanle (1981). Jhelum ibaiarekin loturik dauden hainbat ubidek igarotzen duten alderik alde hiria. Unibertsitatea. Ekonomia jarduera nagusiak eskulangintza (zeta, alfonbragintza, zilar eta kobre lanak). Merkataritzak ere garrantzi handia du. Turismoa da, hala ere, Srinagarreko aberastasun iturri nagusia. Tenplu eta mezkita asko ditu; horien artean ezagunak dira Hazratbal eta Jami Masjid mezkitak. Oso ezagunak dira orobat Dal aintzirako ur gaineko lorategiak. Nanga Parbat mendia (8.126 m) ere hiritik hurbil dago.