Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

squash

iz. Kirol. Hiru paretez eta frontisez mugaturiko kantxa batean gomazko pilota huts txiki batez eta raketaz jokatzen den kirola. Bi jokalari aritzen dira jokoan. Seguruenik XIX. mendearen azken aldera sortu zen Estatu Batuetan, eta handik Ingalaterrara aurrenik eta haren kolonia ziren India, Hego Afrikara eta Australiara zabaldu zen gero. Egun nonahi jokatzen da.