Sizilia Biak
Normandiarrek XI. mendean Italiako hegoaldean sortu zuten erreinua, Calabria, Apulia, Napoli eta Siziliako lurraldeak hartzen zituena. Napoli eta Sizilia 1266-1442 urteetan bi estatutan banatuta egon ziren, Napoli Luis IX.a Frantziako erregearen eskuetan zegoen eta Sizilia Petri III.a Aragoiko erregearenetan. ik. Napoliko erreinua. 1860an Garibaldi buru zuen Siziliako matxinada batek aske utzi zuen Sizilia Bien erreinua borboitarren mendetik. 1861ean Sizilia Italiako erreinuaren esku geratu zen erreferendum baten bidez.