Seeler, Uwe
Alemaniar futbolista (Hanburgo, 1936). Bere herriko futbol taldean hasi zen jokatzen, eta hantxe jarraitu zuen bere karrera guztian zehar. Aurrelari gisa jokatzen zuen, eta oso jokalari saiatua eta arriskutsua zen. Hiru aldiz eskuratu zuen Alemaniako jokalari onenaren saria, eta Bundesliga (1960) eta Alemaniako kopa (1963) irabazi zituen bere taldearekin. Alemaniako Errepublika Federaleko selekzioarekin 72 partida jokatu zituen, besteak beste, 1958, 1962, 1966 eta 1970. urteetako Munduko Txapelketetan. Pelérekin batera, bera izan da txapelketa horretako azken lau faseetan golak sartu dituen jokalari bakarra.