Seeberg, Peter
Daniar idazlea (Skrydstrup, 1925 - 1999). Frantziako eleberrigile existentzialisten eragin handia dute haren lanek. 1956an argitaratu zuen lehen eleberria, Bipersonerne (Bigarren mailako pertsonak). Bigarren Mundu Gerraren ondoren Berlina jo zuten atzerriko langileen artean girotu zuen lehen lan hura, giza nortasunaren alienazioa gai nagusi zuela. Gai bertsua landu zuen Fugls Føde (1957, Txorientzako apurrak) eleberrian. Ipuin bilduma bat argitaratu zuen 1962an, Eftersøgningen (Bilaketak).