Seeckt, Hans von
Alemaniar militarra (Schleswig, Prusia, 1866 - Berlin, 1936). Alemaniako armadako buruzagi nagusia izan zen 1920-1926 bitartean eta, Lehen Mundu Gerraren ondoren, Versailles-ko hitzarmanean erabakitako akordioei jaramon egin gabe, erasorako armada indartsu bat eratu zuen. 1930ean diputatu hautatu zuten eta 1932an Hitler-en alde jarri zen.