Sefer Yetzira
(Eusk. «Sorkuntzaren liburua»). Magia eta kosmologia liburu judu zaharrena, Babiloniako hirian hebreeraz idatzia (K.o. III-V. m.). Egilearen edo egileen izenik ez da ezagutzen eta luzaroan esan zen, batere funtsik gabe, Abraham-en obra zela. Unibertsoaren sorkuntza agertzen du hogeita hamabi bide desberdinetatik: hebrear alfabetoko hogeita bi letrak eta hamar sefirot edo jainkozko zenbakiak. Juduen esoterismo liburu nagusia izan zen XVIII. mendea arte.
- Seeland
- Seeler, Uwe
- Sefarad
- sefardi 1
- sefardi 2
- Sefer Yetzira
- sega
- segada 1
- segada 2
- segail
- Segal, Erich