Seeger, Pete
Estatu Batuetako kantaria eta musikagilea (New York, 1919). Herri musikaren aitzindaria izan zen. The Almanach Singers taldearekin hasi zen kantuan, Woodie Guthrie eta Lee Hays-ekin batera. 1949-1959. urteetan The Weavers taldearekin aritu zen, eta geroago bakarlari gisa. Herri musikatik abiatuta, konpomiso politikoan oinarritutako musika egin zuen. 1960. ondorengo urteetan eragin handia izan zuen herri musika egiten zuten kantariengan. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Where Have All the Flowers gone?, If I Had a Hammer, We Shall Overcome, Kisses Sweeter than Wine eta Turn, Turn, Turn.