Seebeck, Thomas Johann
Alemaniar fisikaria (Reval, 1770 - Berlin, 1831). Berlinen eta Göttingen-en ikasi ondoren medikuntzan eta fisikan jardun zuen. Goetheren adiskidea izan zen eta harekin landu zuen koloreen teoria. Termoelektrizitatea aurkitu zuen 1821ean, eta legeak aztertu ondoren tenperaturak neurtzeko erabili zuen. v Seebeck-en efektua. Metal desberdinezko bi hari edo xafla beren ertzetik elkarri soldatzen bazaizkio eta bi ertz horiek tenperatura desberdinetan baldin badaude, indar elektrohigikari bat sortzen da eta bere intentsitatea (i) erraz neur daiteke. Horrela eratzen den tresnari pare termoelektrikoa edo termoparea deitzen zaio, eta tenperaturak neurtzeko erabiltzen da.