Sedykh, Yuri
Sobietar atleta (1955). Mailu jaurtiketan nabarmendu da, eta bera izan da, hain zuzen ere, historiako atleta handienetako bat sail horretan. Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina irabazi zituen, 1976. urtean lehena eta 1980an bigarrena (munduko errekorra lortu zuen). Ondoren, ordea, 1984ko Olinpiar Jokoetan parte hartu ezinik gelditu zen, Europa Ekialdeko herrialdeek Los Angelesko jokoei egindako boikota zela-eta. 1988an parte hartu zuen berriro Olinpiar jokoetan, 33 urte zituela, eta zilarrezko domina eskuratu zuen. Handik hiru urtera munduko txapeldun izan zen. Europako txapelketa irabazi zuen, halaber, 1978, 1982 eta 1986. urteetan, eta sei aldiz hobetu zuen munduko errekorra.