Sears, Paul Bigelow
Estatubatuar ekologista (Bucyrus, Ohio, 1891 - 1990). Ohioko Wesleyan Unibertsitatean egin zituen ikasketak eta Chicagokoan eskuratu zuen doktoregoa 1922an. Harrezkero irakasle gisa jardun zuen Oklahomako Unibertsitatean (1928-1938), Oberlin Collegen (1938-50) eta Yaleko Unibertsitatean (1950-60). Ipar Ameriketako izozteen ondorengo klimari buruz egindako ikerketengatik zen, batez ere, ezaguna. Idazlan nagusiak: Life and Environment (1939, Bizitza eta ingurumena), Biology of the Living Landscape (1964, Ingurune biziaren biologia), eta Lands Beyond the Forest (1969, Basoz haraindiko lurra).