Seaborg, Glenn Theodore
Estatu Batuetako kimikaria (Ishpeming, Michigan, 1912 - 1999). 1945an Berkeley-ko unibertsitatean irakasle izendatu zuten. 1061etik 1971ra Estatu Batuetako Energia Atomikoaren Batzordearen zuzendari izan zen. Mikrokimikan espezialista izan zen, eta 1941. urtean E. M. McMillan-ekin batera plutonioa aurkitu zuen. Ondorengo urteetan, beste lankide batzuekin, amerizioa, kurioa, berkelioa, kalifornioa, einstenioa, fermioa eta mendelevioa lortu zituen. Beste isotopo eta erradioisotopo asko ere aurkitu zituen. 1951n Kimikako Nobel saria jaso zuen McMillan-ekin batera.