Seaga, Edward Philip George
Jamaikar politikari eta ekonomista, jatorriz estatubatuarra (Boston, Massachusetts, 1930). 1962. urtean Estatu Batuetako hiritartasuna alde batera utzi eta Jamaikako hiritar egin zen. Kingstongo Wolmers Boys Schoolen, lehenik, eta Harvardeko Unibertsitatean, ondoren, egin zituen ikasketak. Geroago haurren bilakaerari eta espirituen gurtzari buruzko zenbait ikerketa egin zituen Ekonomia eta Gizarte Ikerketen Institutuan. 1962. urtean, Jamaikak burujabetasuna eskuratu zuen urtean, Jamaikako Alderdi Laboristako idazkari izendatu zuten, eta alderdi hartako buruzagia izan da 1974. urteaz gero. 1962an, halaber, legebiltzarreko kide hautatu zuten eta Bilakaera eta Gizarte Ongizateko ministroa (1962-1967) eta Finantza eta Plangintza ministroa izan zen (1967-1972), harik eta 1980an Jamaikako Lehen ministro aukeratu zuten arte. 1983an hauteskundeak aurreratu zituen, eta garaipena lortu zuen. 1988an, berriz, atzeratu egin zituen hauteskundeak, haizete baten eraginez, eta hurrengo urtean Herriaren Alderdi Nazionalaren hautagai eta oposizioaren buru Manleyk lortu zuen garaipena. Seagak lehendakaritza galdu zuen, hortaz, baina diputatu kargua eskuratu zuen.
- Schwob, Marcel
- Schwyz
- Schygulla, Hanna
- Se
- Seaborg, Glenn Theodore
- Seaga, Edward Philip George
- Seara Morales, Lago
- Searle, John Rogers
- Searle, Ronald
- Sears, Paul Bigelow
- Seaska