Seara Morales, Lago
Galiziar arkitektoa (Ourense, 1948). Gaur egungo galiziar artista nagusietako bat da, eta bertako artearen ordezkari gisa parte hartu du Espainiako zein atzerriko hainbat erakusketatan. Seararen obra nagusiak dira Luis Álvarez Cousarentzat egindako etxea (Sigüeiro), Alonso Sánchez Izquierdori egindakoa eta Adolfo Domínguez jostunaren familiaren etxeak (Ourense), O Carvallinoko epaitegia, Cambadoskoa, Ourenseko Zubi erromatarraren eraberritzea, Adolfo Domínguezen Espainiako eta atzerriko dendak eraberritzeko proiektuak, eta Galiziako herriaren defendatzailearen Santiagoko egoitzaren berrikuntza, besteak beste. Lehiaketetan irabazitako sarien artean aipatzekoak ditu COAGen Obra Berriaren Saria (1990) eta Leiron babes ofizialeko hogeita hamar etxebizitza egiteko proiektua. Espainiako Arkitekturako I. eta II. Bi Urtekoetan parte hartzeko aukeratua izan da.