Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schwyz

Suitzako erdialdeko hiria eta izen bereko kantonamenduko (908 km2 eta 108.063 biztanle) hiriburua, Luzernako aintziraren ertzean, Grosser Mythen mendiaren ondoan. 12.200 biztanle. Alemanez mintzo dira biztanle gehienak, eta katolikoak dira oro har. Kimika industria eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVII. mendeko San Martin eliza barrokoa eta mende bereko udaletxea. v Historia. 1240. urtean Schwyz-eko biztanleek arau bereziez gobernatzeko baimena jaso zuten Frederiko II.aren eskutik. Suitzako konfederazioa onartu zuten aurreneko hiru kantonamenduetako bat izan zen, Uri eta Unterwald-ekoekin batera. Habsburgotarren aurkako gerran parte hartu zuen, eta 1436-1450 urteetan Zurichi zegozkion lursail handiak bereganatu zituen.