Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schwob, Marcel

(Jaiotza izenaz André Mayer). Frantses idazlea eta itzultzailea (Paris, 1867 - Paris, 1905). Interesgune asko izan zituen bere idatzietan: Erdi Aroa, zientziak, astrologia eta hizkuntza zahar eta berriak. Artikulu asko eta hainbat itzulpen (Defoeren Moll Flanders, Shakespeareren Hamlet) argitaratu zituen. Bere interes zabaltasunagatik eragin handia izan zuen bere garaiko frantses idazleengan. Estilista fin bezala egin zen ezagun. Obra nagusiak: Coeur double (1891, Bihotz bikoitza), Le Roi au masque d’or (1893, Urrezko maskaradun erregea, Pedro Díez de Ulzurrunek euskaratua), Vies imaginaires (1896, Irudimenezko bizitzak) Les mimes (Mimoak, Mikel Lasak euskaratua), Livre de Monelle (1894).