Schrieffer, John
Estatu Batuetako fisikaria (Oak Park, 1931). Chicago, Illinois eta Pennsylvaniako unibertsitateetako irakasle izan zen. Magnetismoari eta eroamenari buruzko ikerketak egin zituen. Eroamen handiaren lehenengo teoria mikroskopikoa (BCS teoria deitua) eman zuen Bardeen eta Cooper-ekin batera, eta lan horrengatik 1972ko Fisikako Nobel saria lortu zuten.