Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schmalkalden

Alemaniako hego-ekialdeko hiria, Turingian. 17.396 biztanle (1986). v Schmalkalden-go liga. 1531. urtean Germaniako printze protestanteek Karlos V.a enperadorearen aurka eratu zuten aliantza, hark elizari harturiko ondasunak itzul zitzala eskatu ondoren. Enperadoreak menderatu zituen Mühlberg-eko guduan (1547), eta Augsburgo-ko interim-a (1548) onartu behar izan zuten printzeek ondoren.