Scheele, Karl Wilhelm
Suediar kimikari eta botikaria (Stralsund, 1742 - Köping, 1786). Kimikaren lehen garaietako pentsalari eta ikerlari garrantzitsuenetako bat izan zen, eta, beraz, kimika modernoaren sortzaileetako bat da. Berak aurkitu zituen azido tartarikoa, kloroa, manganesoaren gatzak, arsenioa, artsenamina eta kobre artseniatoa; zenbait metalen oxidazio egoerak ere zehaztu zituen. Priestley-ek oxigenoa aurkitu baino bi urte lehenago gas horren ezaugarriak aztertuak zituen Scheelek. Argiak zilarraren konposatuen gaietan duen eragina aurkitu zuen, eta era horretara fotokimikaren eta fotografiaren oinarriak ezarri zituen. Scheelita mineralak zientzialari horren omenez du izena.