Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

saxoniera

iz. Hizkl. Saxoniarren germaniar hizkuntza, behe aleman zaharra ere deitua. Germaniako ipar-mendebaleko saxoniarren hizkuntza izan zen, eta harreman estuak zituen frisierarekin eta ingeles zaharrekin. Heliand, Kristoren bizitza bertsotan kontagai duen obra (830. urte aldera), eta Genesiaren itzulpen bat (pasarte batzuk) dira hizkuntza horretan gorde diren literatura lan nagusiak. Saxoniera zaharrean dute iturburua egungo behe-alemaneko hizkerak.