Scaligero, Giulio Cesare
Italiar osagilea eta humanista (Riva de Garda, 1484 - Agen, 1558). Bolonian ikasketak egin ondoren Maximiliano I.a Habsburgokoaren gudarostean ibili zen gudari. Medikuntzako ikasketak egin zituen urte batzuk geroago eta Veronan hartu zuen bizilekua. 1528. urtean Erasmok Zizeronen aldekoak eraso zituenean kritika gogorra egin zuen Scaligerok haren aurka (1531), eta Dolet eta Rabelais ere jarri zituen auzitan. Hipokrates, Teofrasto, Aristoteles eta beste filosofoei buruzko iruzkinak argitaratu zituen. Obra nagusiak: De causis linguae latinae (1540), In librum Theophrasti de causis plantorum commentarii (1556), In librum de somnis Hippocratis commentarius (1561), Poetica (1561), Poemata (1574), Epigrammatum liber unicus (1583) eta Epistolae (1600).