Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saxoniako kondea

(Hermann-Maurice Saxoniakoa jaiotza izenaz). Frantziako mariskala (Goslar, Saxonia, 1696 - Chambord, Frantzia, 1750). Frederiko Augusto I.a Saxoniako printze hauteslearen sasiko semea zen. Gaztetan, frantsesen aurka borrokatu zen Flandesen (1709-1710). 1711. urtean Saxoniako konde egin zuten, eta Kurlandiako duke izendatu ondoren. Ezin eskuratu izan zuen azkenean dukerri hura eta Frantziako erregearen zerbitzuan jarri zen ondoren. Militar bikaina izan zen, bereziki Austriako erregetzarako gerran (1740-1748).