Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

satiro

iz. Mit. Greziako basoetako jeinuak, erdi gizonak erdi animaliak, giza enborra eta aurpegia, aker zangoak, adarrak eta isatsa zituztenak. Erromatarrek beren faunoekin berdindu zituzten. Dionisosen jarraigokoak bide ziren eta sexu instintu gordinenak irudikatzen zituzten. Ardoa edaten, jostatzen, dantzan eta ninfen atzetik ibiltzen ziren.  v  Ikonografia. Antzinateko arte grekoan erliebe eta baso anitzetan ageri dira satiroak. Praxitelesek (K.a. IV. mendea) animalia ezaugarri gutxiago duen satiro gaztearen irudia zabaldu zuen bere eskulturetan. Berpizkunde eta barroko aldietako pintoreek maiz irudikatu dituzte ninfen eta satiroen dantzak.