Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

satira

iz. Norbait edo zerbait irrigarri jartzeko ontzen den idazlana.  v  Atenasen asko landu zen satira, batez ere Aristofanesen komedian. Erroman, berriz, Luzilok, Horaziok, Martzialek eta Juvenalek idatzi zituzten. Italian Bocacciok jarraitu zion ohiturari, eta Frantzian F. Rabelais-ek. Geroago, Frantzian Molièrek, Voltairek, Montesquieuk, eta, XIX. mendean jadanik, Anatole Francek Rabelais-ek sortutako bideari jarraitu zioten. Ingalaterran aipagarriak dira Chaucer, Swift, Defoe, Dickens eta geroago, Wells eta B. Shaw. Espainiak satira egile bikainak eman zituen; XIV. mendean Hitako Artzapeza; XVI. mendean Lazarillo de Tormes satiraren egile ezezaguna; Quevedo, etab.