Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sana

edo San’a. Yemengo mendebaleko hiria eta errepublikako hiriburua, Nuqum mendialdearen ondoan, 2.350 m-ko garaieran. 427.185 biztanle. Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Yemengo eskulangintza eta erlijio gunerik garrantzitsuena da, eta hango mezkitako kaaba Mekakoarekin izan zen lehian garai batean. Harresi zaharrek bereizten dituzte hiriko hiru auzo nagusiak (juduek, turkiarrek eta arabiarrek osatuak). Gaur egun ehungintza da industria nagusia. v Historia. K.o. I. mendekoak dira hiri horri buruzko lehen aipamenak. 632. urtean nagusitu ziren musulmanak. 860. urtetik aurrera Zayid imanen eta beren etsaien arteko gudu asko izan ziren. 1516. urtean otomoanoen esku geratu zen, eta 1913 arte liskar handiak izan ziren haien eta bertako imanen artean. Lehen Mundu Gerraren ondoren, Yemengo erresumako hiriburu egin zuten, eta 1962an Yemengo errepublikako hiriburu.