Ruiz, Nevado del
Kolonbiako mendebal-erdialdeko sumendia, Ande mendialdean Erdialdeko mendikatean, Tolima-ko eta Caldas-ko departamenduen artean. 5.400 m. 1985. urteko piztualdi bortitzak erabat suntsitu zuen Armero-ko herria eta kalte handiak eragin zituen inguruko herri eta parajetan (26.000 pertsona inguru hilik eta desagerturik). Kolonbiako historiako triskantzarik handienetako bat izan zen.