Ruiz-Mateos Jiménez de Tejada, José María
Espainiar enpresaburua (Rota, Cadiz, 1931). Txikitan Jerez de la Fronterara aldatu zen familiarekin eta hango Merkataritza Eskolan egin zituen merkataritza irakasle izateko ikasketak. 1961ean enpresa talde bat sortu zuen, RUMASA (Ruiz Mateos Sociedad Anónima) eta enpresa haren nagusi gisa hasi zen ospea irabazten. Izan ere, 1967. urtean Madrila aldatu zen eta bultzada handia eman zion bere enpresari. Sortu eta handik hamar urtera, esaterako, bazituen 8 banku, 59 enpresa eta 15.000 langile, eta hurrengo hamarraldian ere (1971-1982) izugarrizko bilakaera izan zuen: Ruiz-Mateosen beraren arabera 400 enpresa, 60.000 langile, 100.000 akziodun, etab. Espainiako enpresa pribatu handienetakoa izatera iritsi zen RUMASA, baina 1980ko hamarraldi hasieran gorabeherak zituela zabaldu zen (200.000 milioiko zorra zuela esan zen) eta gobernuak jabetza kendu zion 1983. urtean. José María Ruiz-Mateosek ihes egin behar izan zuen eta harrezkero eztabaida eragin izan du beti, eta gogor eraso die erakundeei. Auzi ugari izan zituen, eta 1997an merkaritza agiriak faltsutzeaz salatu zuten, baina epaileak aske utzi zuen, eta Ruiz-Mateosek bere inperioa, osorik ez bada ere, berreraiki du, Nueva Rumasa izenarekin.
- Ruiz, Andrés
- Ruiz, Juan
- Ruiz, Nevado del
- Ruiz-Gallardón Jiménez, Alberto
- Ruiz-Giménez, Joaquín
- Ruiz-Mateos Jiménez de Tejada, José María
- Rújula Galardón, Álvaro de
- Rukmini
- Rukwa aintzira
- Rulfo, Juan
- Rumelia