Rogers, Ginger
Estatu Batuetako antzezlea, dantzaria eta kantaria (Independence, 1911 – Kalifornia, 1995). Antzerkian eta Broodwayko musikaletan jardun zuen. 1931n egin zuen bere lehen filma, eta berehala RKO produkzio etxean hasi zen lanean. Berkeleyren filmetan eta Fred Astaire-rekin batera egin zituen hamar filmetan egindako lanek goi mailara eraman zuten musika-filmen generoa. Dohain handiak zituen dantzarako, kanturako eta antzezteko. Film berean pertsonaia asko antzezteko gai zen, eta ezin hobeto egokitu zen La Cava, Wilder eta Hawks-en filmetara. Oscar sari bat jaso zuen S. Wood-en Kitty Foile (1940) draman eginiko lanagatik. Filmak: The Gay Divorcee (1934, Dibortziatu alaia), Top Hat (1935), Follow the Fleet (1936, Itsas-armadaren atzetik).