Roheim, Geza
Estatu Batuetako antropologoa, jatorriz hungariarra (Budapest, 1891 - New York, 1953). Kulturaren interpretazioan psikoanalisia erabili zuen lehen etnologoa izan zen. Berlingo unibertsitatean filosofiako ikasketak egin ondoren, antropologiako katedradun egin zuten unibertsitate hartan. Etnografiazko bilketa lan garrantzitsuak egin zituen Australian eta Ginea Berrian. Giza psikismoaren batasuna eta unibertsaltasuna frogatzeko saioak egin zituen, Malinowskiren teorien kontra sarritan. Lan nagusiak: Australian Totemism (1925, Australiar totemismoa), The Origin and Function of Culture (1943, Kulturaren jatorria eta betekizuna), Psychoanalysis and Anthropology (1950, Psikoanalisia eta antropologia), eta Magic and Schizophrenia (1955, Aztikeria eta eskizofrenia).