Rodríguez, Marta
Kolonbiako zinemagilea (1938). Ikasketak Jean Rouch-ekin egin zituen Frantzian; etnologiak bultzatu zuen zinemara. Nekazarien eta langileen zapalkuntzari buruzko hainbat film egin ditu senar eta laguntzaile duen Jorge Silva-rekin. Nuestra voz de tierra, memoria y futuro (1981, Lur, oroimen eta etorkizunezko gure ahotsa) film luzean kultura andinoaz dituen kezkak islatu ditu.