Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

rodio

iz. Gai bakuna, metal zuria, platinoaren antzekoa, gogorra eta hauskorra (Rh; at.-z. 45; at.-m. 102, 91). Balentzia 3 du eta ez du isotoporik. 12,41 g/cm3-ko pisu espezifikoa duen metal zuria da, eta 1.960 °C-tan urtzen dena. Ez da urtzen azidoetan eta aqua regia-an, bai potasio bisulfato urtuan. Platinoa eta paladioa baino gogorragoa da, eta platinoaren taldeko metalen artean beroaren eta elektrizitatearen eroamen handiena du. Normalean hauts gisa ekoizten da eta oso tenperatura beroak jasan behar dituzten aleazioak prestatzeko, termopareak, rayonaren industrian erabiltzen diren jantziak, labeetarako material erregaitzak, tresna optikoen ispiluak eta autoen argien erreflektoreak egiteko, metalei azal galbanoplastikoa emateko eta beste zenbait erabileratarako erabiltzen da.