Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rodolfo

Burgundiako hiru erregeren izena. v Rodolfo I.a. Juraz bestaldeko Burgundiako erregea 888-912 urteetan (912. urtean hila). Saint-Maurice-d’Agauneko biltzarrak hautatu zuen errege. Lorrena eta Alsazia inbaditu zituen. Arnulfo errege germaniarrari itzuli zizkion lurraldeok, Juraz bestaldeko Burgundiako (Vaud, Valais, Geneva, Basilea, Besançon) errege zela ezagutu ondoren.  v  Rodolfo II.a. Burgundiako erregea 912-937 urteetan eta Italiakoa 924-926 bitartean, aurrekoaren semea (937. urtean hila). Juraz bestaldeko lurraldeen konkista amaitu zuen eta Italiako errege izendatu zuten 923. urtean, Piacenzako hiritik hurbil Berengarioren gudarostea menderatu zuenean. Arles-ko (Burgundia eta Proventza) Hugok egotzi zuen Rodolfo II.a, ordea, eta Italian inolako lehiarik izan ez zedin Proventzako erresuma utzi zion erregeak Hugori. Gisa horretan sortu zen bi Burgundietako erresuma edo Arles-ko erresuma. v Rodolfo III.a Errukitsua edo Alferra. Arles-ko edo Bi Burgundietako erregea 993-1032 urteetan (Lausanan hila, 1032). Henrike II.a enperadorea ezagutu zuen ondorengotzat Estrasburgon 1016an. Hil zenean Germaniako Konrad II.aren esku geratu ziren Rodolfo III.aren mendeko lurraldeak.