Roberti, Ercole
Italiar pintorea, Ercole de Ferrara izenaz ere ezaguna (Ferrara, 1450 - Ferrara, 1496). Ferrarako eskolako sortzailea izan zen Cosme Tura pintorearen ikaslea izan ondoren Bolonian jarri zen bizitzen. Ippolito kardinalari lagundu zion Hungariara, eta Erroman eta Mantuan izan zen ondoren. Bere garaiko molde espresionistak gozatzen eta leuntzen jakin zuen. Ferrarako Schifanoia jauregiko dekorazioan ere hartu zuen parte. Lan nagusiak: Iraila, Vicente Ferrer santuaren mirariak eta Ama Birjina errege aulkian.