Robert, Shaaban
Tanganyikako idazlea (Tanga, 1909 - Dar es-Salaam, 1962). Swahili hizkuntzaz idatzi duten autore ezagunenetako bat da. Aita kristaua zuen, baina musulman erlijiora bihurtu zen bera gaztetan. Poesia, saikera eta ipuinak landu zituen, ekialdeko tradizioaren ildotik. Olerki eta ipuin bildumaz gainera, autobiografia bat, Maisha Yangu (1949, Nere bizitza) eta biografia bat, Maisha ya Siti Binti Saad, mwimbaji wa Unguja (1958, Siti Binti Saad Zanzibarko emakume olerkariaren bizitza). Bere lanen bilduma eskaini zuen 1958an, Insha ya mashairi (Olerkiak eta saiakerak).