Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Riesz, Frygies

Hungariar matematikaria (Györ, 1880 - Budapest, 1956). Funtzio analisiaren aitzindaria izan zen eta garrantzi handiko aplikazioak bideratu zituen fisika matematikoaren alorrean. Cluj-eko unibertsitateko irakasle egon zen 1911. urtetik aurrera; matematikarien munduan ospe handia hartu zuen Acta Scientiarum Mathematicarum aldizkaria argitaratu zuen 1922tik aurrera. Budapest-eko unibertsitatean egon zen irakasle 1945etik aurrera.